UEUko ikastaroendako dirulaguntzak emango ditu Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko apirilaren 7a

Uztailean UEUk egingo dituen ikastaroendako dirulaguntzak edo bekak emango ditu Udalak. Laguntza, matrikula ordaintzeko izango da, eta baldintza batzuk bete behar dira.

Hauek dira laguntza horiek jasotzeko bete behar diren baldintzak:

  • Ikaslea edo langabea izatea
  • Oñatin erroldatuta egotea
  • Ikasle denak UBI/COU egina izatea. Fakultateko agiriaren fotokopia ekarri beharko du eskaera egitean.
  • Langabezian dagoenak, langabetu txartela aurkeztu beharko du eskaerarekin batera.
  • Ikastaroa ordaindu izanaren agiria aurkeztu behar da

Udalak emango duen dirulaguntza, ikastaroaren matrikula ordaintzeko izango da, ez egoitza gastuak ordaintzeko. Euskara batzordeak egin du proposamena, eta Udalak onartu egin du.

UEUk antolatutako ikastaroak uztailaren 5etik 9ra izango dira Biarritzen, eta 19tik 23ra Iruñean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak