Takolo, Pirritx eta Porrotx domekan kiroldegian

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko apirilaren 2a

Bi emanaldi egingo dituzte hiru pailazoek eta 4 eta 5 urte bitarteko ikasleek hartuko dute parte. Txantxiku ikastolak gonbidatu ditu.

Emanaldi biak, domeka arratsaldean egingo dituzte, Zubikoa kiroldegian:

  • 16:30ean, lehenengo saioa
  • 18:30ean, bigarren saioa

Saio bietan, 4 eta 5 urte bitarteko ikasleak hartuko dute parte. Sarrerak 5 euro balio ditu.

Txantxiku ikastolaren eguna

Urtero bezala antolatu du, aurten ere, Txantxiku ikastolak bere eguna. Aste osoan zehar ekitaldi asko egin dituzte: antzerkiak, film emankizunak, haurrendako parkea, erakusketak ... Domekarako, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak gonbidatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak