Nekazarien elkarteak 25 urte beteko ditu

Mende laurdena ospatzeko, ekitaldi ugari antolatu ditu. Apirilean, hitzaldiak egingo dituzte eta maiatzean, urte guztian zehar ikusgai egongo den argazki erakusketa jarriko dute. Ekitaldi guztiak elkartean bertan egingo dituzte.

Zehazki, urriaren 6an beteko ditu 25 urte, baina dagoeneko hasi dira urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldiak egiten.

Apirilean, esaterako, hitzaldi sorta egingo dute elkartean. Gaur bertan da lehenengoa:

  • Artzain mundua 1980tik gaur arte.Apirilak 2, 18:00tan. Hizlaria: Eduardo Urarte
  • Basogintza eta zertifikazioa..Apirilak 16, 19:30ean. Hizlaria: Fernando Otazua
  • Erlegintza lanbide bezala.Apirilak 23, 19:30ean. Hizlaria: Martxel Aizpurua.

Azaroan, moxal-jana egingo dute, eta abenduan, elkarte arteko mus txapelketa. Ekitaldi guztiak elkartean bertan egingo dituzte.

Duela 25 urte

Egun bezala, lehen ere feria egunean elkartzen ziren herriko baserritarrak. Euren kezka, arazo eta iritziak emateko berriz, herriko lokaletan elkartzen ziren hilean birritan. Txurruka taberna gaineko lokal batean, eta baita Urubil, Kurtzebaltz eta beste hainbat tabernetan ere, esaterako.

Azkenean, elkarte propioa sortzea erabaki zuten, eta erronka bota zuten: 60 baserritar elkartuz gero, elkartea sotuko zuten. 63 elkartu ziren. Duela 25 urte izan zen hori. Egun, 172 bazkide ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.