Haurralde Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, formakuntza arloan dihardu. Nazioarteko hainbat proiektu dituzte, tartean, Afrikako hainbat lekutan. Konturatu ginen, Amerikaren aldean, Afrika oso ezezaguna zaigula oraindik, eta ez ditugula harekin hainbeste lotura. Horregatik, lau moduluko egitasmoa jarri dugu abian, dio Fundazioak. Oñatikoa, hain zuzen, bigarren modulua da. Hurrengo bietatik beste bat ere Oñatin egingo dute, hemendik hilabete batzuetara; bestea, Donostian.
Astelehenean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara izango dira jardunaldiak; martitzenean, 09:00etatik 14:00etara. Haurralde Fundazioak dio parte hartzeko izenematea itxita dagoela, baina interesa dutenek datozen moduluetarako izena eman dezakete, dio Fundazioak. Argibideetarako telefono zenbakia 943 46 22 90 da.