Gutxitu fisikoendako oporraldiak antolatu dituzte

Leire Kortabarria 2004ko martxoaren 26a

Gutxienez, %50eko urritasun fisikoak dituzten lagunendako oporraldiak antolatu ditu Cocemfe elkarteak (Espainiako Gutxitu Fisikoen Estatu Konfederazio Koordinatzaileak). Apirilean eta maiatzean izango dira egonaldiok Tarragonan, Bartzelonan eta Ourensen. Izena emateko epea zabalik dago.

Honako egonaldiak daude aukeran: Salou (Tarragona), Torrevieja (Alacant), Arnoiako bainuetxea (Ourense) eta Santa Susana (Bartzelona). Oporraldiok apiriletik ekainera bitartean izango dira.

Hiru edo lau izarretako hoteletan egongo dira parte hartzaileak. 105 eta 305 euro bitarteko prezioak dituzte oporrok. Garraio egokitua, logela bikoitza, pentsio osoa, bidai asegurua eta begiraleak prezioaren barne daude.

Izenemate baldintzak

Izena emateko, ezinbestekoa da, besteak beste, 16 urtetik gorakoa izatea. Kasu batzuetan, laguntzaile bat eraman ahal izango dute.

Eskariak betetzeko modua izango duzue Gizarte Zerbitzuen egoitzan, Bidebarrietan. Argibide gehiago 943 03 77 00 telefonoan jaso ahal izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak