Arrano tabernara sartzen saiatu dira

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko martxoaren 24a

Tabernaren kanpo aldean dagoen lehioaren markoa hainbat tokitan puskatuta agertu da, eta ateko zerrailan ere, markak daude. Astelehen gauean saiatu ziren tabernara sartzen, baina ez zuten lortu.

Martitzen goizean, 11:00etan, tabernako langilea lanera sartu zenean, ateko zerrailan markak ikusi zituen, eta lehio handiko markoa, hainbat tokitatik apurtuta zegoela konturatu zen.

Ez da lehen aldia

Arrano tabernak, 20 urte ditu, eta beste eraso batzuk ere izan ditu: dirua lapurtu, ateko zerraila puskatu, pintadak ...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak