Markelen lagunartia aurkeztuko dute bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko martxoaren 22a

Markel Irizar txirrindulariaren lagunartia, "peña", aurkeztuko dute bihar iluntzean kultura etxean. Lasterketetan Markel animatu nahi du peña honek. Aukezpena amaitzeko, Markelen gaineko ikus-entzunezko bat emango dute.

Markelen lagunartearen helburua, Markel errepideetan animatzea da, bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere, ahal bada, behintzat. Horretarako, irteerak antolatuko ditu lasterketetara, autoetan edo autobusetan.

Apirilaren 3an, Lizarran

Markelen egutegia aldatzen ez bada, datorren apirilaren 3an, Lizarrako Migel Indurain Sariketan parte hartuko du, eta hantxe egongo da bere peña ere.

Bazkideak

Markelen lagunarteko kide izateko aukera ere badago, 6 euroren truke. Bihar egingo den aurkezpenean egin daiteke bazkide, eta bestela, astearte eta ostegunetan, Aloña Mendin, 19:00tik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak