Momentuz, atletismoko taldearekin lana egingo du elkarte berri honek, baina beste edozein kiroletan sortu daitekeen taldeari laguntzeko gertu dago. Kultura etxean aurkeztuko dute gaur elkarte berri hau iluntzean, 19:00tan.
Korpus bezperako atletismo lasterketa antolatzen duen taldeak sortu du elkarte berria: Antxintxiketan kirol elkartea.
Aurten, ekainaren 12an egingo da lasterketa hori, baina joan den urtean baino baldintza gehiago bete behar dituzte. Lasterketa hori antolatzeko, lizentzia behar da, eta lizentzia, klub edo elkarte baten bitartez lortu daiteke. Beraz, kirol elkartea sortzea erabaki dute.
Waterpoloa eta saskibaloia
Momentuz, atletismoarekin hasi dira lanean, baina beste edozein kirol mota egiten duen talde orori laguntzeko gertu dago. Izan daiteke waterpoloko taldea, zein saskibaloikoa, adibidez.