Pedro Mari Erostarberi gaur egingo diote azken agurra

Julen Iriondo 2004ko mar. 17a, 18:09
Otsailaren 29an, eskiatzen ari zela, istripua izan eta aurreko ostiralean hil zen Pedro Mari Erostarbe, Frantziako Tolosan. 1988 urtetik Aloña Mendiren eskubaloi saileko presidentea zen Pedro Mari, nahiz eta azkenaldian lan horiek utzita eduki.

Aloña Mendiko eskubaloi saileko talde guztientzat dolu jardunaldia izango da datorren asteburukoa. Izan ere, aurreko ostiralean jakin genuen berri tristea, eskubaloi saileko presidente Pedro Mari Erostarbe “Txapas” hil egin da.

Otsailaren 29an istripua izan zuen Pedro Mari Erostarbek Baqueira Bereten eskiatzen ari zela. Ordutik bizirik jarraitzeko borrokan aritu da Frantziako Tolosako ospitalean; azkenean, ordea, erorketaren ondorioz egindako zauriek heriotza eragin diote, esan bezala aurreko ostiralean.

1988 urtean hartu zuen Erostarbek Aloña Mendiko eskubaloi saileko presidente kargua. Lan horietatik zertxobait aldenduta zegoen egun, Jabier Etxeberriak egiten ditu presidente lanak, baina eskubaloi sailera lotuta jarraitzen zuen oraindik.

Pedro Mari Erostarberen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldeko zazpietan izango da Mikel deunaren parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak