Lokalik errentan eman izana ukatu egiten du Udalak

Leire Kortabarria 2004ko mar. 17a, 12:07
Udalak ukatu egin du inoiz lokalik alokatu izana, edo eskatu ez bestelako jarduerarik baimendu izana garaje eta lokaletan. Aldi berean, dio lokalaren edo garajearen jabea dela erantzulea. Era honetara, azken aldian zabaldu diren esamesei erantzuten die Udalak.

Azken aldian, gero eta gazte talde gehiagok musika entseguetarako edo elkartzeko erabiltzen dituzte garaje eta lokalak. Hori dela-eta, hainbat herritarrek konponbidea eskatu dute. Oñatiko udalak nahi izan du zabaldutako hainbat esamesi erantzutea, eta esan du berak inoiz ez dituela lokalok errentan eman. Era berean, lokal eta garajetan egiten denaren gaineko erantzukizuna jabearena berarena da, eta honek erantzun beharko du justiziaren aurrean, egoera horretara iritsiz gero.

Baina Udalak esaten du, era berean, lokalaren jabeari legea bete araziko zaiola: Legeak ezarritako araudi eta baldintzak betetzen direla frogatzeko, Udalak ikuskatze lanak burutuko ditu aldian-aldian, dio Udalak.

Azkenik, gogorarazten du gazteek aukeran dituztela Errekalde Herri Eskolako sotoko egoitzak edo gaztelekuko lokalak, musika entseguetarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak