Bihar, eguaztena, izango da Artzain Eskolako kurtso amaiera ekitaldia

Leire Kortabarria 2004ko martxoaren 16a

Artzain Eskolak VII. ikasturte amaiera ekitaldia egingo du bihar, eguaztena, martxoak 17. Arantzazuko gogarte-etxean izango da, 12:00etan, eta ikasleek diploma eta artzain-makila jasoko dituzte. Ekitaldia joan den astebururako zegoen aurreikusita, baina atzeratu egin zen.contributors:

Hamalau ikaslek bukatu dute Arantzazuko artzain eskolako zazpigarren ikasturte hau. Gehienak euskaldunak ziren, baina Espainiako eta Txileko ikasleak ere egon dira, besteak beste.

Ekitaldian egongo dira Lander Arregi Mendikoiko gerentea eta Batis Otaegi Artzain Eskolako zuzendaria.

Ikasturtearen balorazioa egingo da eta datorren ikastaroko helburuak azalduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak