Folk-jazz doinuak jorratuko dituzte Maddi Oihenart abeslariak eta Josetxo Goia-Aribe saxofoi jotzaileak. Lizardi, Etxahun, Itxaro Borda, Jon Mirande eta beste batzuen hitzak kantagai hartuz, Ilhargi-min diskoa egin dute, eta horixe aurkeztuko dute Oñatin. Juantxo Zeberio Etxetxipia piano jotzailea izango dute lagun.
Kontzertua Laixan euskara elkarteak antolatu du, Topagunea euskara elkarteen federazioaren Kultur Errota egitasmoaren barne. Sarrera txartelak aldez aurretik salgai dauden arren, txarteldegian bertan ere erosi ahal izango dira, 6 eurotan.