Neurri horren helburua da berdintasuna sustatzea eta ezkonduta ez dauden bikoteei berdintasun soziala, ekonomikoa eta legearen aurrekoa bermatzea.
Izena emateko, derrigorrezkoa da gutxienez bikotekideetako bat Oñatin erroldatuta egotea. Bikotekide biak Udalera joan beharko dira, elkarrekin, eta erregistroaren arduradunak atendituko ditu.
Oñatiko Udalak erabaki du erregistroa aurrera eramatearen arrazoia da epaitegietan emandako sententzia gero eta gehiago udal erregistroetan oinarritzen direla. Horrek berme handiagoak ematen dizkie izatezko bikoteei.