Zuhaitz azoka egingo dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko martxoaren 5a

Natur Ekolak eta Baserritarren Elkarteak antolatu dute domekako zuhaitz azoka. Foruen plazan izango da, goizeko 9:00etan hasita.

Ingurumenaren Astea antolatu du Natur Eskolak datorren asterako, eta hainbat ekitaldi egingo dira. Horien artean dago, domekako zuhaitz feria. Baserritarren Elkartearekin batera antolatu du domekako azoka.

Denetariko zuhaitz motak egongo dira ikusteko eta erosteko: koniferak, fruta arbolak, Euskal Herriko espezieak, zuhaitz apaingarriak ...

Domekan izango da, Foruen plazan, goizeko 9:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak