Elkarrik sinadurak batuko ditu zapatuan ibarreko herrietan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko martxoaren 4a

Bihar, martxoak 6, zapatua, Elkarrik sinadurak batuko ditu ibarreko herri guztietan. Hainbat tokitan ezarriko dituzte mahaiak. Oñatin aurreko zapatuan egin ziren eta 877 batu zituzten. Ibarrean zenbat batzen diren ikusi behar orain.

Aurreko zapatuan

Eguraldi txarra egin arren, Oñatiko Elkarrik sinadurak biltzea erabaki zuen joan den zapatuan, otsailak 28an. Asko bildu zituen, 877 guztira.

Joan den otsailaren 28rako deitu zuen Elkarri mugimenduak bakearen aldeko sinadura biltze eguna. Baina eguraldi txarrak behartuta, bertan behera utzi zuen.

Oñatiko Elkarri taldeak, ordea, aurrera jarraitzea erabaki zuen. 6 tokitan jarri zituen mahaiak, goiz eta arratsalde, eta sinadura asko bildu zituen, 877 guztira.

Euskal Herriko gainontzeko herrietan, martxoaren 6an, zapatuan, egingo dute sinadura biltze eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak