Hainbat ikastaro Oñatiko Institutuan

A. Leibar 2004ko martxoaren 4a

Hainbat ikastaro antolatu ditu Oñatiko Zuazola – Larraña B.H. Institutuak. Larrañako egoitzan izango dira. Martxoaren 1etik 10era da matrikulatzeko epea. "Lur ingurunean desplazamendua, egonaldia eta segurtasuna", "Eguzki energi fotovoltaikoa" eta "Mekanizazio prozedurak: planoen interpretazioa" dira ikastaroen izenburuak.

Ikastaro eta programak

Ikastaro eta programak

Lur ingurunean desplazamendua, egonaldia eta segurtasuna

  • Mapetatik, ingurunearen informaziotik eta talde edo bezeroaren ezaugarrietatik lorturiko datuak kontutan hartuta ibilbideak planifikatzea.
  • Tresna, mapa eta zeinu naturalen bidez lorturiko datuak kontuan izanik, egoera desberdinetan orientatzea.
  • Ingurunearen ezaugarriak eta ibiltzeko teknikak aztertzea eta lur mota desberdinetan ibiltzea material egokia erabiliz.
  • Egoera bakoitzerako egokia den material eta janzkera erabiltzea, material bakoitzaren ezaugarriak ezagutuz eta hauen erabilpen egokia eginez.
  • Egoera meteorologikoa aztertu eta epe laburrerako eguraldiaren iragarpena egitea.
  • Eremu jakin baten ezaugarri, paisajistiko, geografiko, geologiko, sozio-ekonomiko eta biologikoak aztertzea.
  • Segurtasun materiala trebetasunez erabiltzea, dituen ezaugarriak eta aplikazioak aztertuz.
  • Pertsonen segurtasun edo osasunerako arriskua dakarten egoera desberdinak prebenitzeko eta konpontzeko beharrezko neurriak planifikatzea oinarrizko maniobrak egitea edo sendatzeko teknika ohikoenak aplikatzea.

Eguzki energi fotovoltaikoa

  • Energi sistemak berriztagarriak.
  • Eguzki erradiazioak eta aplikazioak.
  • Teknologia Fotovoltaikoa. Modulu motak.
  • Sistema bakartuak. Oinarrizko eskema eta osagaiak.
  • Sistema bakartuak. Hedadura, kalkulua eta praktikak.
  • Lotura sistemak sarera. Sistemen konfigurazioa eta alderanzgailua.
  • Lotura sistemak sarera. Hedadura eta praktikak.
  • Ekipamendu osagarriak. Egitura, kontsumigarriak, ...
  • Exekuzioa eta mantenimendua.
  • Subentzioak eta dokumentazioaren bideratzea.

Mekanizazio prozedurak: planoen interpretazioa

Ikasleari gaitasunak eranstea fabrikaziorako informazio teknikoa lortzeko, piezaren planoa eta mekanizazio planoa oinarri dituelarik.

  • Eskuadra eta kartaboiaren erabilpena.
  • Normalizazioa. Errepresentazio normalizatuak.
  • Bistak. Krokizazioa.
  • Akotazioa.
  • Arauketa. Eskalak. Perspektibak.
  • Ebakidura eta sekzioak. Xehetasunak.
  • Posizio eta formarekiko perdoiak.

Informazio orokorra

  • Non: Zuazola – Larraña B.H. Institutuan, Larrañako egoitzan
  • Ordu kopurua: 40
  • Noiz:
    • Martxoaren 15etik 30era
    • Astelehenetik Ostegunera
    • Arratsaldez 16:00tik 20:00ra
  • Hizkuntza: Euskera
  • Matrikula epea: Martxoaren 1etik 10era (9:00-13:30/14:30-17:00)
  • Matrikula ordaina: 35 euro langileak, 25 euro langabetuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak