Udal Liburutegiaren eskutik, Tim eta Cas ipuin kontatzaileen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu eguaztenean, hilak 3. Kultura etxean izango da, eta bi emanaldi egingo dituzte: 17:30ean, 9-10 urte inguru dituztenendako; 19:30ean, helduendako. Bi kasuetan, sarrera doan izango da.
Tim Bowley galesdarrak eta Casilda Regueiro madrildarrak osatzen dute taldea. Timek ingelesez kontatzen du ipuina, eta Casildak, gaztelaniaz. Baina bata ez da bestearen itzulpena; nork bere hizkuntzan, bere ekarpen propioa egiten diote kontakizunari. Mundu osoko eta tradizio guztietako ipuinak maileguan hartu eta euren estilo berezian kontatzen dituzte.