Eskalada ikastaro arrakastatsua

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko otsailaren 28a

Aloña Mendi Eskalada taldeak, hasiberriendako eskalada ikastaroa antolatu zuen zapatu goizerako. 20 bat lagunek hartu zuten parte.

Iñaki Idigoras oñatiarra izan zuten maisu ikastarora joan ziren gazteek. Oinarrizko urratsak ikasteko ikastaroa zen: eskaladako materiala ezagutu, korapilo mota ezberdinak ikusi, materiala ondo erabiltzen ikasi ... Iñakiren azalpenak entzun ostean, praktikan jarri zuten teoria.

Datorren ikastaroa

Zapatukoa, hasiberriendako ikastaroa zen, oinarrizkoa. Udaberrian, bigarren ikastaro bat antolatuko du Aloña Mendi Eskalada taldeak, eskaladako urrats gehiago erakusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak