Elkar-Hezi ikastetxeko guraso elkarteak, tailer berezi bat antolatu du martxorako. Ikastaroa, 0-4 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoendako da. "Oinarrizko ohiturak: loa, elikadura, esfinteren kontrola, arauak eta mugak".
Martxoko lau eguaztenetan egingo da ikastaroa, Santa Eskolastikako liburutegian. Egun bakoitzean gai bat jorratuko da, eta saio bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Martxoaren 3an, hasiko da. Hauxe da egutegia:
Martxoak 3: Sarrera. Esfinteren kontrola
Martxoak 10: Elikadura
Martxoak 24: Loa
Martxoak 31: Arauak eta mugak
Matrikula egiteko, deitu telefono honetara: 943-71-82-72 ( Ainhoa )