Hauteskundeen inguruko ekitaldiak egingo ditu egunero ezker abertzaleak

Leire Kortabarria 2004ko otsailaren 27a

Oñatiko ezker abertzaleak martxoaren 14ko hauteskundeen inguruko egutegia antolatu berri du. Egunero izango da ekitaldiren baten parte hartzeko modua. Hasteko, asteburuan, otsailak 28 eta 29, sinadura bilketak eta EHNAren tramitazioak egingo dituzte.

Hona hemen Oñatiko ezker abertzaleak antolatu dituen ekintzak:

  • Otsailak 28, zapatua: EHNAren tramitazioa Gaztelekuan (11:00-13:00). Foruen Plazan, sinadurak bilduko dituzte Nazio Batuen aurrean Estatuaren zapalkuntza salatzeko (19:00-20:30).
  • Otsailak 29, domeka: Foruen Plazan, sinadura bilketarekin jarraituko dute (19:00-20:30). Propaganda banaketa egingo dute 19:30ean.
  • Martxoak 1, astelehena: Espainiaren inposaketari ez! leloarekin agerraldia Foruen Plazan, 19:30ean.
  • Martxoak 3, eguaztena: Ekitaldia kultura etxean, 19:00etan.
  • Martxoak 5, egubakoitza: Herriko ikastetxeetan, hainbat ekimen.
  • Martxoak 6, zapatua: EHNA tramitatuko dute gaztelekuan (11:00-13:30). Arratsaldean, Donostiako ekitaldira joango dira.
  • Martxoak 7, domeka: propaganda banaketa Foruen Plazan (19:30ean).
  • Martxoak 8, astelehena: propaganda banaketa Foruen Plazan, 19:30ean. Emakumearen Eguna dela-eta, kontzentrazioa, leku eta ordu berean.
  • Martxoak 9, martitzena: ekitaldia Bergaran.
  • Martxoak 11, eguena: Herri Batzarra kultura etxean, 19:00etan.
  • Martxoak 12, egubakoitza: bideo emanaldia Arrano elkartean, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak