Elkarrik 6 mahai jarriko ditu sinadurak biltzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ots. 26a, 14:48
Zapatuan eta domekan jarriko ditu mahaiak. Elkarriko kideak eta boluntarioak egongo dira sinadurak biltzen. Hirugarren Bake Konferentzia bultzatzeko ari da Elkarri sinadurak biltzen. Debagoienean, 1.500 bildu gura ditu.

Oñatin, 6 mahai jarriko ditu Elkarrik sinadurak biltzeko. Elkarriko 4 kide, eta beste 17 boluntario egongo dira sinadurak biltzen.

Zapatuan, goiz eta arratsaldez:

  • Txaketua tabernaren aurrean
  • Estanko zaharraren ondoan
  • Etxaluzen

Zapatuan, goizetik bakarrik:

  • Olakua auzoan, supermerkatuaren aurrean
  • Makalena kalean

Domekan, eguerdia arte:

  • Arantzazuko santutegian

Datuak

Elkarrik, 100.000 sinadura bildu gura ditu Euskal Herrian. Dagoeneko 65.000 bildu ditu, eta zapatuko bilketa erraldoiarekin, 80.000ra heldu gura du. Horretarako, 1.000 mahai jarriko ditu Euskal Herrian, 250, Gipuzkoan. 3.000 boluntarioen laguntza aurreikusi du.

Biltzen dituen sinadurak, Nafarroako eta EAEko legebiltzarretara eramango ditu Elkarrik, alderdien arteko elkarrizketa-mahaia osatzeko.

Zapatuan, 1.500 sinadura bildu gura ditu Debagoienean. Martxoaren 28an amaituko du sinadura biltze kanpaina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak