Susa literatura argitaletxeak jarri ditu argazki hauek sarean. Migel Anjel Elustondok idazleei egindako 200 argazkiz osatuta dagoen webgunea da. Hauxe da helbidea: www.armiarma.com/zaldiero
Argazkiak, alfabetikoki ordenatuta daude. Zaldi Erok elkarrizketa asko egin die Euskal Herriko idazleei, eta hizketaldi horietan ateratako argazkiak dira orain Susak sarean jarri dituenak. Helburua, webguneari argazki gehiago, testu gehiago, idazkiak, elkarrizketak eta loturak gehitzen joatea da.