Ingurumen Astea hasiko da otsailaren 26an

Leire Kortabarria 2004ko ots. 25a, 11:34
Hitzaldiak, erakusketa bat, zinema emanaldiak eta irteerak -horiek dira Natura Eskolak antolatu duen Ingurumen Asteko eskaintzak.

Ingurumen Asterako egitarau aberatsa prestatu du Oñatiko Natura Eskolak. Hona hemen ekintzok:

Zinema

  • Otsailak 26, eguena: Los espigadores y la espigadora filma, zineklub emanaldian, kultura etxean, 20:00etan.
  • Martxoak 4, eguena: El color del paraíso, kultura etxean, 20:00etan.

Hitzaldiak

Guztiok Natura Eskolan izango dira, 19:00etan.

  • Martxoak 1, astelehena: Antzinako euskaldunen ilargi-egutegia (Josu Naberan, historian lizentziatua).
  • Martxoak 3, eguaztena: Adio Piriniotako hartzari (Migel Mari Elosegi, biologoa).
  • Martxoak 5, egubakoitza: Euskal Herriko hezeguneak, gure lurraren malkoak (Mikel Estomba, biologoa).
  • Martxoak 22, astelehena: Natura 2000 sarea eta babes-figura desberdinak (Mario Saez de Buruaga, biologoa).

Ospakizunak

  • Martxoak 7, domeka: Zuhaitz Azoka. Foruen Plazan, 09:00etan.
  • Martxoak 14, domeka: Zuhaitz Eguna. 10:00etan elkartuko dira Foruen Plazan. Landaketa Araotzen izango da.

Erakusketak

  • Martxoak 1-21: 500 milioi urte Euskal Herrian Historia geologikoan barrenako ibilbidea, bertako fosilen bidez. Ordutegia: 18:00-20:00; zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.

Irteerak

  • Apirilak 8-12 (Aste Santua): Doñanako Parke Nazionalera irteera. Argibideak: 943 71 64 04 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak