Andoni Gartzia alkatea Herriz Herri saioan, GOITB-n

Goiatz Arana Begiristain 2004ko ots. 24a, 14:53
Protagonista bakarra izango da gaur iluntzeko GOITBko programazioan: Oñati. 20:30ean hasi eta hamarrak laurden gutxiak arte, herri honi buruzkoak izango dira mahai gainean.

Saioko zuzendari Alberto Gorritibereak Oñatiko alkate Andoni Gartzia izango du solaskide. Ordubetez, agintaldi berriko lehen zortzi hilabeteak aztertu, eta etorkizunera begira Udalak dituen egitasmoen gainean jardungo dira.

Horrekin batera, ohiko tarteak jasoko ditu saioak:

  • Ikuspuntua: Turismo gaietan aditu Lourdes Romanok Oñatiri buruzko ikuspuntuaren berri emango du.
  • Auzo horri: Arantzazuko auzo-alkate Mikel Odriozolak auzoaren aurpegi ez hain ezagunak erakutsiko ditu, eta harrobiaren gaineko iritzia emango du.
  • Txoko Txiki: Oñatik herri-kontsumorako argindarra nola lortzen duen ikusiko dugu, Roman Altuna, Oñatiko Ur-Jauziak, S.A. enpresako arduradunaren laguntzarekin.

Herritarrek ere izango dute saioan parte hartzeko aukera. 943 71 23 93 eta 943 71 23 95 dira GOITBko telefono zenbakiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak