Txaketua tabernako kantoian eta parrokia aurrekaldean, margotu ditu udalak trafiko oharrak. Oinezkoen gunea da hori. Orduko 10 kilometro baino geihagoko abiaduran gidatzea debekatuta dagoela dioten margok pintatu dituzte. Ondoan, beste ohar bat. Honek, oinezkoen alderdia dela gogora arazten du.
Ikusteko moduan
Lehen, debeku bera adierazten zuten trafiko seinaleak zeuden bi iskinetan. Baita zuriz marraztutako marra bat ere, lurrean. Baina, dirudienez, ez ziren nahikoak, eta orain, kolore biziz margotutako oharrak pintatu dituzte errepidean. Ondo ikusteko moduan.