Aitor Arregiren "Saharako maratoia" dokumentala estreinatuko dute

Usoa Agirre 2004ko ots. 24a, 10:40
Aitor Arregi oñatiarrrak Jon Garaño donostiarrarekin batera egin du dokumentala. Tindufeko kanpalekuetako iheslarien egoera latzaren berri ematen du. Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatuko dute gaur, hilak 24, arratsaldeko zortzietan.

Giza tragedia

Giza tragedia

Joan den urtean Tindufeko iheslarien kanpalekuetan filmaturik, filmak Saharako maratoiaren bidez eta 55 minutuz giza tragedia handi bat azaltzen du: 250.000 sahararrek baino gehiagok 27 urte daramatzatela beren herrialdetik kanpo bizitzera behartuta; egoera lazgarrian, gainera.

Istorioak Abdullah aurkezten du, Saharako maratoian parte hartzeko gogoz prestatzen ari den gizona. Sasoi betean egon nahi du Tindufeko saharar iheslarien kanpalekuetan egingo den maratoirako; horregatik ateratzen da lasterka egitera lehen eguzki-izpiak lagun dituela. Jakin badaki sailkapenean goreneko postu bat lortzeak herritarrak asko poztuko dituela, ordu batzuetarako besterik ez bada ere.

Laguntza ugari jaso dute

Dokumental hori Irusoinek eta Moriartik ekoitzi dute, EiTBren laguntzarekin. Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzetarako Sailak eta Donostiako eta Irungo udalek ere lagundu dute.

Finlandiako YLE telebista publikoak herrialde horretarako erosi ditu "Saharako maratoia"-ren gaineko emititze eskubideak, eta filma Kubako "Santiago Alvarez in memoriam" dokumental jaialdian parte hartzeko ere hautatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak