Josh Rouse estatubatuarrak 1972 bere lan berria aurkeztuko du Oñatiko gaztelekuan. Emanaldi berezia izango da, izan ere, Estatuan egiten ari den biran, Euskal Herrian eskaintzen duen kontzertu bakarra izango da. Pop-eko trobalari deitzen diote AEBetan Josh Rouseri, eta hori egiaztatzeko aukera izango da Gaztelekuan.
Morau ta Agotak
Etxeko taldeari dagokionez, Morau hernaniarra eta Agotak bere taldea igoko dira agertokira. Txukalda lan berria aurkeztuko dute. Emanaldiko lehen zatian egingo dute euren emanaldia.