Publikoaren parte-hartzea eskatzen duen antzezlana egongo da aratusteotan

Leire Kortabarria 2004ko ots. 22a, 19:45
Umeei eta, oro har, familia osoari zuzendutako kale-ikuskizun erakargarria egingo dute martitzenean, otsailak 24. Zinemagile talde xelebre bat da protagonista. Publikoak antzezlanean parte hartzeko aukera izango du.

Hortzmuga taldeak eskainiko du Klaketa izeneko ikuskizun hori martitzenean, hilak 24. Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan izango da ikuskizuna, 17:00etan. 4 urtetik 12 urtera bitartekoei dago bereziki zuzenduta, baina adin guztietako publikoak izango du gozatzeko modua. Ordubete inguruko ikuskizuna da.

Haria

Film bat egiten dabiltzala-eta, lan horrek hamaika buruhauste emango dio zinemagile talde bati. Zinema-izar berriak aurkitu eta eszena berriak egiteko ikusleen parte-hartzea bilatuko dute. Hortaz, dinamismo handiko ikuskizuna da.

Elementu erakargarriak erabiltzen ditu Hortzmuga taldeak: hots, tamaina handiko panpin artikulatuak, estruktura mugikor bat, musika eta titereak, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak