Lizarralde-Aldekoa txirrindulari talde berria aurkeztuko dute zapatuan

Gorka Etxabe 2004ko ots. 19a, 14:16
Afizionatu mailako Ulma-Cegasa txirrindulari taldea desagertu da, eta bere lekukoa Lizarralde kirolak-Aldekoa logistika taldeak hartu du. Zapatuan aukeztuko dute talde berria. Ulma-Cegasa taldearen egitura bera mantenduko du, eta iazko txirrindulari talde antzerakoa.

Mikel Lizarraldek erakutsi dizkigu talde berriaren jantziak. Kolore gorria, urdina, txuria eta beltza dira nagusi, eta Lizarralde Kirolak eta Aldekoa Logistika babesleen leloak ere argi eta garbi irakurri daitezke. Azken urteotan Ulma-Cegasak babestutako taldearen egitura mantenduko du talde berriak, eta zapatuan aurkeztuko dute, goizeko 11:30etatik aurrera, Oñatiko Etxeaundi jatetxean.

Egitura antzerakoa eta berrikuntza gutxi

Txirrindulari kopurua ere iazkoaren antzerakoa da, baita jokatuko dituzten lasterketak ere. Hori bai, aurten, bi madrildar eta brasildar bat izango dituzte taldean. Afizionatu mailako taldeak dagoeneko hasi du denboraldia. Aurreko zapatuan Iparralden izan ziren, eta gaur ere beste lasterketa bat jokatuko dute bertan. Itxaropentsu hasi dute denboraldia aurten ere, ea iazkoa errepikatzeko edo hobetzeko gai diren. Izan ere, iaz oso lan txukuna egin zuten afizionatu mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak