Lazarragaren eskuizkribua: Hegoaldeko euskarazko testu zaharrena

Sustatu 2004ko ots. 18a, 16:55
Gaur, eguaztena, 18:00etan egingo da liburuaren aurkezpena Gipuzkoako Diputazioaren trono aretoan, Donostian. Juan Perez Lazarraga, Larrea dorreko jaunak XVI. mendearen bigarren herenean idatzitako liburua da. Aurkezpenean izango dira Joseba Lakarra eta Borja Aginagalde, ikerketa egin dutenak.

Eskuizkribuaren ezaugarriak

Liburu bat da plegu laurdenean egina 51 orri dituena. Beraz, guztira 100 orrialde baino gehiago, ia guztiak euskaraz idatziak. Itxura du (orri zenbaki bikoitzengatik eta beste xehetasun batzuengatik) liburu luzeago bat osatzeko lan zirriborro edo zati bat dela eskuizkribua. Lehen lau orriak moztuta daude, baina beste guztiak ongi eta erraz irakur daitezke.

Orri ertzetan eta oinetan ohar mordoxka bat dauka, gehienetan gazteleraz idatziak. Baita ere, idazkera probak egiteko erabilia izan zen askotan, sinadurak eta garai hartan asko erabiltzen ziren monogramak agertzen baitira.

Edukia eta gaiak

Eskuizkribua gai profanoetakoa da erabat: amodiozko koplak, bertsoak eta gisakoak. Bertso sail luze bat dauka Aguraingo erreketaren historiaz.

Gauza bitxi askoa ere badauka eskuizkribu honek: bertso batean eusquel erria aipatzen du, horrelaxe («çegaiti doçun eusquel erria / aynbat bentajaz dotadu»).

Xehetasun polit bat: orri baten ertzean Philipe Ruiz de Ybarreta batek izenpeturik uzten du, gazteleraz, emakume batekin izan zuen sexu harremana: «yo obi a Anacho Audicana a diez y 7 dias del mes de julio de este año de seicientos y 7, quando bine de Galarreta, y fue en el stablo sin dar de comer a los caballos, y por la verdad firme fecha ut supra. Philipe Ruiz de Ybarreta».

Sustatun argitaratu dute albistea. Bertan duzue eskuizkribuaren informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak