Datorren martxoaren 14ko hauteskundeetan, herriko hauteskunde-mahaietan egongo diren pertsonen zozketa egiteko egingo da, propio, bihar eguardiko pleno berezia.
Kopuruak
Guztira, 144 lagun zozketatuko dituzte. Izenen zakuan, ordea, 8.918 izen daude. Herrian 16 mahai egongo dira, eta bakoitzeko 9 lagun zozketatuko dituzte: mahai-burua eta bi bokal eta beste bi ordezko, postu bakoitzeko.
Astelehenean, gutuna bidaliko die udalak zozketan atera diren herritarrei. Hauek, 7 egun izango dituzte erreklamazioak aurkezteko.