Irisgarritasun plana Bidaurretara iritsi da

Leire Kortabarria 2004ko otsailaren 11

Oñatiko irisgarritasun planeko obrak bide onetik doaz. Egunotan hasi dira Bidaurreta inguruko lanak. Plan horren bidez, gutxitasunak dituztenendako Oñati herri egokiagoa izan dadin gura da.contributors:

Lanok lehen fasearen azken txanpari ekin diote. Egunotan hasi dira Bidaurreta inguruko lurra jasotzen, eta modu egokiagoan moldatuko dute, irisgarritasuna ziurtatzeko. Gabon inguruan hasi zituzten lanak Etxaluze inguruan.

Orain, Olakua eta San Lorentzo auzoetatik joko dute, eta horietan lanak egindakoan bukatuko da irisgarritasun planaren lehen fasea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak