'Haurreskolak' Partzuergoan sartu da Oñatiko Udala

2004-2005 ikasturtean haurreskola publikoa izango du Oñatik. Hala erabaki zuten joan den astean Gobernu Batzordeak egindako bileran. Aste honetan erabakiko dute haurreskola non jarri.

Haurreskola publikoarekin Oñatik urtetan izan duen hutsunea beteko dute. Izan ere, orain arte 0-3 urte bitarteko haurrek Oñatin dauden bi haurreskola pribatu kontzertatuetara jo behar izan dute.

Urtetan aritu izan dira oñatiarrak hezkuntza berdintasuna eskatzen, eta bilera ugariren ondoren, haurreskola publikoa jartzeko konpromezua hartu du Oñatiko Udalak.

Beste eredu bat nahi zuten

Hasiera batean, Oñatiko Udalak ez zuen begi onez ikusten Haurreskolak Partzuergoaren eredua. Baina Eusko Jaurlaritzak ez zien beste eredurik planteatu eta, azkenean, Partzuergoan sartzea erabaki zuten.

Bi lokal aztergai

Oraindik ez dakite non jarriko duten haurreskola. Bi lokal dituzte aukeran eta bakoitzaren azterketa egin eta gero, aste honetan emango dute jakitera non kokatuko duten haurreskola.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.