Familia ugariok bonifikazioak eskatzeko epea, zabalik

Familia ugariek %90eko hobaria (bonifikazioa) izango dute etxebizitzaren kontribuzioan. Hori eskatzeko epea zabalik dago otsailaren 29ra arte, udaletxean.

Hobarira eskubidea dutela aditzera emateko eskutitzak bidali ditu Udalak. Familia ugariok Udalean egin beharko dute hobaria lortzeko eskabidea.

Honako baldintzak bete behar dituzte:

  • 3 seme-alaba edo gehiago izatea; edo, bi badituzte, batek gutxitasunen bat baldin badu.
  • Ohiko etxebizitza Oñatin dutela frogatzea; hortaz, Oñatin erroldatuta daudela frogatzea.
  • Etxebizitzaren balio katastralak, gehienez ere, 180.000 eurokoa izan beharko du.

Udaletxeko ordutegia honakoa da: astegunetan, 14:00ak arte; zapatutan, 13:00ak arte.

Eskabidea egin ondoren, erreziboak hobaria aplikatuta iritsiko zaizkie familioi.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.