Batzarra egingo da gaur Donostian aukeratzeko EAko Gipuzkoako presidentea

Gorka Etxabe 2004ko otsailaren 5a

Gaur arratsaldeko 7:30ean egingo dute batzarra Donostiako Amara plaza hotelean. Gipuzkoako EAko zuzendaritza aukeratzeko batzarra izango da, eta lehian Iñaki Galdos oñatiarra eta Jesus Mari Agirrezabala debarra izango dira.

Aurreikuspen guztien arabera, Iñaki Galdos oñatiarra izango da datozen urteotan EAko Gipuzkoako presidente. Jesus Mari Agirrezabala, egungo Debako alkatea, Eusko Alkartasuneko sektore ofizialarekin bat datorren zerrendako lehen postuan dago. Sektore ofizial horrek, Begoña Errazti du buru.

Iñaki Galdos oñatiarra, berriz, Eusko Alkartasunaren ildo ofizialarekin kritikoa izan den taldekoa da. Gaur egungo Gipuzkoako presidentea bera da, eta aurreikuspenen arabera, datozen urteotan ere bera izango da presidentea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak