Poesia, hitzaldiak eta jaiak, Elkar Heziren eskutik

Leire Kortabarria 2004ko ots. 4a, 11:16
Elkar Hezi ikastetxeak denetariko kultura ekitaldiak antolatu ditu hil honetan. Besteak beste, ikasleen olerki emanaldiak, eurek antolatutako hitzaldiak… egongo dira. Santa Eskolastika eguna ere ospatuko dute.

Otsailaren 5ean, eskolen arteko poesia emanaldia egongo da Tolosan, eta Elkar Hezi ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute. Leidor zinema aretoan izango da, 18:00etan. Elkar Hezikoez gain, Tolosako eta Baionako gaztetxoek ere esku hartuko dute, nork bere poesiak errezitatuz.

Hilaren 6an, egubakoitza, ikastetxeko 2. Batxilergoko ikasleek antolatutako hitzaldia egongo da, kultura etxean, 19:00etan: Nafarroa Euskal Herriaren Estatu historikoa ote? Nabarralde Elkarteak egingo du berbaldia, eta herritar guztioi dago zabalik.

Gurasoei zuzendutako hitzaldiak ere egongo dira: hilaren 12an, Santa Eskolastika ikastetxean, Inteligentzia emozionala; eta 19an, 26an eta martxoaren 4an, Hijo, cuídate delakoa.

Jaialdiak

Jaiek ere bere tartea izango dute: Santa Eskolastika eguna da otsailaren 13an, eta, urtero bezala, jaialdia egingo dute ikastetxe horretan, ikasleek egindako kantu, dantza eta antzerki saioekin. Azkenik, aratusteetan, hilaren 20an, Txino dantza emanaldia egingo dute ikastetxekoek kaleetan barrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak