EHNA tramitatzeko bulego iraunkorra egongo da

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ots. 4a, 10:32
EHNA tramitatzeko astebukaerak izan zuen arrakasta ikusita, bulego iraunkorra zabaltzea erabaki dute. Larunbatero, Gazte Informazio Bulegoan, Gaztelekuan.

EHNA tramitatzeko, bulego iraunkorra egongo da Gaztelekuan datorren zapatutik, otsailak 7, aurrera. Bulegoa Gazte Informazio Bulegoan egongo da, eta larunbatero, Euskal Herriko Nortasun Agiria ateratzeko behar den informazioa emateko eta laguntzeko norbait egongo da bertan.

Eraman beharreko dokumentazioa

Bulegoa larunbatero egongo da zabalik. Larunbata goizetan, 11:00etatik 13:30ak bitartean.

EHNA atera nahi duzuenok, hauxe eraman behar duzue:

  • 3 argazki ( fondo txuria )
  • Errolda agiria / Haurrak familia liburua
  • 15 euro

EHNA tramitatzeko asteburuak izan zuen arrakasta ikusita erabaki dute bulego iraunkorra jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak