Inauteri festak otsaileko kultura egitarauan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko otsailaren 3a

Inauteriek betetzen dute otsaileko kultura egitarauaren zati handiena. Oñatz dantza taldeak antolatutako inauteri festa, ikuskizunak, erakusketak, txorimaloak ... denetarik.

Inauterien inguruko festak dira otsaileko kultura egitarauak jasotzen dituen ekintzetako asko. Horrez gain, ordea, beste ekitaldi batzuk ere antolatu dira, egur eta harri lanen erakusketa, esaterako.

Iñaki Gereka eta N. Maiztegiren egur eta harri lanak egongo dira ikusgai kultura etxean jarriko den erakusketan.

Hainbat ekitaldi

Erakusketaz gain egongo diren ekitaldiak: haurrentzako antzerkia, txorimaloak eta txistulariak kaletan zehar, ikuskizuna, eta noski, Oñatz dantza taldeak prestatu duen Luzaideko Ihauteria festa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak