Jende asko Kirola eta Eskolaren inguruko hitzaldian

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko urt. 29a, 14:32
Eskola emaitzak eta kirola gaiaren inguruko hitzaldia egin zuten atzo arratsaldean kultura etxeko aretoan. Luis Mari Zulaika pedagogo eta kirol adituak eskaini zuen. Hitzaldi arrakastatsua izan zen.

Gurasoak, irakasleak, begiraleak eta kirolariak. Guztira 50-60 bat lagun izan ziren hitzaldian.Oñatiko ikastexetako kirol batzordeak antolatu zuen hitzaldia, eta Luis Mari Zulaika pedagogoak eskaini zuen.

Kirola egiten ikasi

Kirola egiten ere ikasi egin behar dela azpimarratu zuen Zulaikak. Galtzen ere jakin egin behar dela. Baita garaipena lagunekin banatzen ere. Eskolak horretan lana egin behar dutela esan zuen.

Bakoitzak berea

Batetik emaitzak lortzearren egiten den kirola dagoela esan zuen Zulaikak, eta bestetik, osasuna eta aisialdiarekin lotzen dena. Hilabete gutxi dituen haur batek ere egin behar du kirola, baita adinean aurrera doanak ere. Bakoitzak, ordea, bere kirol mota eta dagokion eta komeni zaion neurrian egin behar du.

Horregatik, kirola zer den definitzea zaila dela esan zuen Juan Mari Zulaikak, eta bere azalpenei baino garrantzia handiagoa eman zion ondorengo eztabaidari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak