Errepidetan arazoak sortu baino lehen, gatza bota dute, izotza urtzeko. Oñatitik Legazpira bidean, esaterako, Udanan, gatza botatzen aritu dira goizeko lehen ordutan. Baita Legazpi eta Zumarragan ere, baina oraindik izotza egon daiteke zenbait lekutan. Izotza egin du bart gauean eta zuri ikusi ditugu inguruak goizean.
Hego haizea
Datozen orduetan epeltzen joango da eta eguraldi igerleek hego haizea datorrela esan dute. Asteburu goxoa egingo duela ere esan dute.
Goizeko zortziretan zero grado zeuden Oñatin. Baita atzo gauerdian ere.