FITUR azokan izango dira Oñatiko turismo arduradunak

Gorka Etxabe 2004ko urt. 28a, 18:13
Gaur ireki ditu ateak Madrilen FITUR turismo azokak. Eta nola ez, Debagoieneko Mankomunitateak gure ibarreko eskaintza turistikoa eraman du Madrilera. Oñatik egingo du ibarreko eskaintzarik zabalena. Aurreneko aldiz, egun osoko ibilbideak eskainiko ditu Oñatik FITUR azokan.

Oñatiko turismo bulegoan izan gara gaur. Izan ere, bertako arduradunak Madrilera abiatuko dira bihar. FITUR turismo azoka handia egingo da Espainiako hiriburuan gaurtik domekara bitartean, eta Oñati ezagutzera ematera joango dira bertara.

Azken urteotan Debagoieneko gainerako herriekin batera Euskadiko saltokian egin dute turismo eskaintza oñatiarrek. Aurten ere bertan izango dira, baina eskaintza bereziarekin.

Egun osoko ibilbideak aurkeztuko dituzte

Material berria aurkezteko balio du FITURek. Gaurtik ostiralera bitartean profesionalendako egongo da irekita, eta asteburuan nahi duten guztiendako. Gure ibarrean, azken urtea nahikoa ona izan da turismoari dagokionez, eta aurtengo iragarpenak ere onak dira. Debagoienak ondare historikoa eta artistikoa eskaintzen du. Baita nekazal turismoa ere.

Debagoieneko Mankomunitateko turismo arduradunak Madrilen dira dagoeneko. Oñatiko ordezkariak, berriz, bihar joango dira. Oñatiko turismo bulegoko arduradun Izaskun Ormazabalek azaldu digu aurten eskaintza berezia egingo duela Oñatik FITURen. Egun osoko ibilbideak eskainiko dituzte oñatiarrek, eta zazpi ibilbidez osaturiko gida aurkeztuko dute. Ea bada zortea duten, eta gure ibarrean bisitarien kopuruak gora egiten duen datozen hilabeteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak