Kirola egitea ona dela badakigun arren, eguneroko jardunean, kirola egitea ez da eskola errendimendua hobetzeko neurria; hala dio Oñatiko eskola kirolak, eta kezka horrek eraginda, hitzaldi bat deitu dute urtarrilaren 28an, eguaztena. Kultura etxean izango da, 18:30ean, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako guraso, begirale eta eskolako entrenatzaileei dago zuzenduta.
Eskola emaitzak eta kirola lelopean, hainbat zalantza argitzen saiatuko da Luix Mari Zulaika pedagogoa. Besteak beste: oztopoa da kirola egitea, eskola errendimenduari begira? Laguntzen ote du kirola egiteak eskolako emaitzak hobetzen? Zein leku izan beharko lukete ikasleon bizitzan ikasketok, eta kirolak?