Enpresako kanpo eta barne informazio sistemak aldatzean kudeaketa sistemak ere aldatu egiten dira eta eragin zuzena dute eguneroko lanean. Hori dela eta, enpresen kanpo eta barne komunikazioa izango dira jardunaldietako ardatzak.
Horrez gain, Europar Batasuneko V. Esparru Programako "K-FLOW" plataformaren berri emango dute hizlariek. Frantziako, Italiako eta Erresuma Batuko hizlariek ere parte hartuko dute jardunaldietan. K-FLOW plataformaren berri emango dute eta hainbat enpresatako adibide praktikoak ere eskainiko dituzte.
Jardunaldien gaineko informazio gehiago duzue ETEO-ren webgunean.