"Yuri sam" montajea antzeztuko du Antzerkiola taldeak

Leire Kortabarria 2004ko urt. 26a, 12:24
Antzerkia, mitoak, kondairak eta musika uztartzen dituen Yuri Sam. Otoitza montajea aurkeztuko du Oñatin Antzerkiola Imaginarioa taldeak urtarrilaren 30ean, egubakoitza.

Antzerkiola Imaginarioak iaz estreinatu zuen Yuri Sam. Otoitza lana, eta Oñatira ekarriko du hilaren 30ean. Santa Ana antzokian izango da, 22:30ean. Yuri Sam txamana 2000ko neguan hil zen, bihotz-haustura eta eromena zirela-eta; baina bere espirituak bizi iraungo du eta kosmosetik bidaiatuko du -hori da antzezlanaren haria. Ander Lipus, Miren Gaztañaga eta Veronica Fernandez dira antzezleak.

Antzerkiaren magia berreskuratu

Lan hori Antzerkiola taldearen proiektuaren barne dago: hain zuzen, eurek dioten moduan, gogoratu nahi dute antzerkia erlijio edukien adierazpen errituala zeneko garaia, eta antzerki sakratu hartako elementuak berreskuratu eta XXI. mendeko mendebaldeko gizakion esperientziatik, irakurketa berri bat proposatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak