Joskintza ikastaroa martxoaren 1ean hasiko da eta, iraungo dituen 40 orduotan, joskintzaren oinarriak irakatsiko ditu Yohana Madinabeitia diseinatzaileak: "Botoiak josten, bajuak hartzen, kremailerak ipintzen irakatsiko dut, lehenengo eskuz eta gero josteko makinarekin. Erraz egiteko moduko osagarriak ere egingo ditugu eskolotan: bufandak, kapelak, eta abar", azaltzen du Yohanak.
Izena emateko
Martitzen eta eguenetan emango ditu Yohanak eskola horiek, 20:00etatik 21:30era eta 19:00etatik 21:00etara, hau da, bi taldetan, Olakua auzoan. Izenemate epea otsailaren 2tik 13ra bitartean egin ahal izango duzue, kultura etxean, eta 33 euro kostatuko da.