Ez etxe, ez denda, ez taberna inon ez da ur zerbitzurik egongo gaur herrian, harik eta urtegitik datorren hodia konpondu arte. Udalak esan duenez, konponketa lanok konplikatuak dira, eta ez dakigu zenbat iraungo duten: berdin izan daitezke lau ordu, zein zortzi.
Hodietan geratzen zena
Goiz partean, txorrota ireki eta oraindik bazegoen ura Oñatin: izan ere, hoditerian geratzen zen ura zen hori. Bilduta zegoena gastatzen joan den neurrian sumatu dute herritarrek arazoren bat zegoela.
Orain, Udala ahalik eta leku guztietara abisatzen ari da, arazoaren berri emateko.