Aitor Arregi oñatiarrak zuzendutako animaziozko film bat, Glup, Potsdam-eko (Alemania) Cartoon Movie jaialdirako aukeratu du Europako Animazio Zinema Elkarteak.
Potsdam-eko animaziozko zinema jaialdiak seigarren edizioa egingo du martxoaren 11tik 13ra, eta han ikusi ahal izango da Glup animaziozko filma. Aitor Arregik eta Iñigo Berasategik zuzendu dute. Biak dira Moriarti ekoizpen enpresako kideak.
Hori ez da luzemetraiak jasotzen duen lehen errrekonozimendua: Espainiako Goya sarietan, animaziozko luzemetrai onenaren sarirako izendatu dute. Urtarrilaren 31n banatuko dira Goya sariok.
Birziklapenaren kultura bultzatzen duen filma da Glup. Hondakindegi handi batean galtzen den neskatxa baten abenturak kontatzen ditu.