Diego Moyua oñatiarrak Eibarren erakutsiko du

Leire Kortabarria 2004ko urt. 19a, 19:47
Diego Moyua Ziordia margolari oñatiarrak Eibarren zabalduko du erakusketa aste honetan. Eibarko Arrate Kultur Elkartearen eskutik izango da.

Arrate Kultur Elkarteak margo erakusketak antolatzen ditu Topaleku bere gunean, eta Diego Moyua Ziordia margolari oñatiarrak hantxe erakutsiko ditu bere olio-lan berrienak. Urtarrilaren 23tik otsailaren 1era arte izango da erakusketa bisitatzeko aukera, Eibarko Zuloagatarren kaleko 3.ean, 19:00etatik 21:00etara, astegunetan, eta, ordutegi horretaz gain, 12:00etatik 14:00etara, zapatu eta jai egunetan.

Hainbat debagoiendar

Moiua ez da Arrate Kultura Elkarteak erakusketa egiteko aukeratzen duen lehen debagoiendarra. Hilaren 18ra arte, bergarar baten lanak izan dira bertan ikusgai, Mikel Araiztegirenak, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak