Udan hasi gura ditu Udalak kiroldegi berriko lanak

Leire Kortabarria 2004ko urt. 19a, 11:36
Gauzak bide onetik badoaz, udan hasiko dira Zubikoa kiroldegia berritzeko eta handitzeko lanak. 3,6 milioi euroko aurrekontua eta 18 hilabeteko epea dute horretarako.

Udal aurrekontuetan islatzen da udalaren asmoa, izan ere, bi urteren ondoren, 247.000 euroko diru-sarrera jaso du kiroldegiaren proiektuak udal aurrekontuotan. Aurreikuspenen arabera, Zubikoa berritua 2006an egongo da inauguratzeko gertu.

Proiektua Luis Etxegarai eta Itziar Zelaia arkitektoek idatzi dute, eta lehiaketara aterako dira orain lanok.

Egitura

Zubikoa kiroldegia zaharkituta gelditu da, eta proiektu berriak egitura eta itxura guztiz berriak proposatzen ditu. Hain zuzen, elkarrekin lotutako hiru eraikin izango ditu Zubikoa berriak. Gaur egungo eraikina gorde egingo da, eta berriarekin lotura zuzena izango du. Erdian, taberna egongo da, eta sarrera propioa izango du.

Egoitza berriari dagokionez, kantxa nagusi bat, hiru kantxa txiki, rokodromoa… izango ditu. Bigarren eraikin berriak aldagelak, takilak, sauna, gimnasioa… izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak