Orain dagoen tokitik zenbaki bat gorago zabalduko dute denda berria, kale berean, Kale Berrian. Altuna Estankoaren parean dagoen lokalean zabalduko dute. Dagoeneko hasi dira lokal berria egokitzen, baita janaria garraiatzen ere. Aste honetan bertan zabalduko dute.
San Migel Kooperatiba berritu egin behar dute, txukundu eta egokitu. Obrek irauten duten bitartean lokal berrian egongo da denda.